Euskaltegiaz gain, euskararen inguruan elkartu, partekatu eta eragiteko sortutako gunea izango da, herritar guztiei zabalik
17/09/2026 a las 15:29h.
Irailetik aurrera, BADA, euskaldunon topaleku berria, izango du Astigarragak, Nabarra Oñatz kaleko 11. zenbakian. Euskaltegiaz gain, euskararen inguruan elkartu, partekatu eta eragiteko sortutako gunea izango da BADA, eta herritar guztiei zabalik egongo da.
Ostiral honetan, irailaren 18an, egingo da BADAren irekiera ekitaldia, arratsaldeko 18:30ean. Ekitaldian udal ordezkariak eta herriko eragileak izango dira, eta, ondoren, zizka-mizkak eta Kattalin eta Nenufarrak taldearen kontzertua izango dira, irekiera herritarrekin batera ospatzeko.
BADAren aurkezpenarekin eta ezagutaraztearekin lotuta, hainbat ekintza antolatu ditu Astigarragako Udalak irailean zehar. Egitarauak hainbat proposamen jaso ditu, literaturatik eta hizkuntzatik hasi eta musikara eta herriko euskararen egoerari buruzko hausnarketara.
Liburuaren aurkezpenaIrailaren 10ean, 'Pipistrelo txikia' liburuaren aurkezpena egin zen, Jaione Gutierrezek idatzia eta Ainara Azpiazuk ilustratua. Atzo berriz, AEK Eguna ospatu zen, AEKren matrikulazio kanpainaren baitan antolatutako hainbat jarduerarekin.
Hurrengo hitzordua datorren asteartean, hilaren 22an, da. 'Zenbateraino gara herri euskaldun?' hitzaldia izango da, Xabet Urzelai UEMAko teknikariaren eskutik, Astigarragaren argazki soziolinguistikoa aurkezteko. Azkenik, irailaren 26an, 'Hitz haztegia' pieza musikatu katastrofista eskainiko dute Olatz Salvadorrek eta Alaia Martinek.
Astigarragako Udalak herritarrak animatu nahi ditu irailean zehar antolatutako ekintzetan parte hartzera eta BADAren gune berria ezagu-tzera. Helburua da BADA herritarrekin batera eraikitako topagunea izatea, euskararen inguruan elkartu, partekatu eta eragiteko.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | BADA, euskaldunon topaleku berria, Astigarragan | 0 | 10 | 09-09-2026 |
| 2 | Dirulaguntza gehiago, euskara ikasteko erraztasun gehiago | 0 | 7.56 | 08-09-2026 |
| 3 | Un pin por aprender euskera | 0 | 6.85 | 05-09-2026 |
| 4 | Bergarako Udalak euskara ikasi dutenentzako hiru dirulaguntza emango ditu | 0 | 7.66 | 22-07-2026 |
| 5 | Primera Euskal Astea para acercar la danza, la música y la indumentaria vasca a Lasarte-Oria | 0 | 9.17 | 19-09-2026 |
| 6 | En marcha el cuarto curso del programa 'Euskara familian' | 0 | 8.62 | 16-09-2026 |
| 7 | Galdakao abre mañana el periodo de matrícula en los euskaltegis con descuentos de hasta el 85% | 0 | 11.52 | 01-09-2026 |
| 8 | Irrintzi Plaza saioa Laba gunetik zuzenean | 5 | 7 | 03-02-2022 |
| 9 | Korrika 2026: Aniztasunaren Kilometroa | 0 | 10.09 | 24-03-2026 |
| 10 | Antton Jauregi y Urdanbor serán homenajeados en las fiestas | 0 | 7.74 | 18-09-2026 |