Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Gure Monetaren irudia aukeratzeko galdeketa ireki da

Дата публикации: 05-08-2026 16:16:35

Jasotako proposamenekin Oarsoalderako eta Baztanerako moneten diseinuak egingo dira

Основное содержимое страницы с новостью.

05/08/2026 a las 18:16h.

Joan zen otsailean aurkeztu zen Gure Moneta, Euskal Herrirako sortu nahi den moneta berria. Printzipioz Gipuzkoan Oarsoaldean eta Nafarroan Baztanen egingo da hasierako zabalpena, eta ondoren Hego Euskal Herri guztira hedatu nahi da, baita Iparraldera ere, bertako Eusko monetarekin bat eginez.

Moneta berria urte amaierarako erabilgarri izaten hastea da eragile taldearen helburua eta otsailean egindako aurkezpenaren ondoren, bileteetan agertuko den irudia aukeratzeko epea ireki dute. www.guremoneta.eus/billeteak webgunearen bitartez zabaldu duten galdetegian proposamenak helarazteko aukera dago. Horrela, besteak beste, billeteetan agertzea nahi pertsonak edo pertsonaiak, animaliak, zuhaitzak edo landareak, lekuak edo paisaiak eta sinboloak idatzi behar dira, bakoitzean gutxienez bi eta bost proposamen jartzea gomendatzen dutelarik. Oraindik ez da erabaki monetaren izena baina euroaren balio bera izango du. Billeteak bat, bi, bost, hamar, hogei eta berrogehita hamarreko balioa edukiko dute.

Gure monetak duela hamairu urte Iparraldean jada martxan dagoen Eusko-ren bidea jarraitu nahi du. Helburua, «gure herrietako komunitateak bizigarriago egin, tokiko eragileen jarduera indartu eta jarduera ekonomikoa sustatzea» da adierazi dutenez. «Gure monetaren bidez erabilitako euro bakoitza Euskal Herrian bertan geratuko da eta, beraz, aberastasuna bertan birbanatuko da».

Hori bai, batzorde sustatzaileak azpimarratu du moneta guztiz legala dela eta tokiko moneta osagarri izaera edukiko duela; «Europar legediak jasotzen du oinarrizko araudia eta estatu bakoitzak garatzen du. Gure Monetaren kasuan, espainiar legedia beteko du eta Espainiako Bankua ere egitasmoaren jakitun da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1"Gustura sentiarazteko eszenak sortu nahi izaten ditut"09.3202-08-2026
2Nuevo contrato para el transporte público regular en la zona de Baztan-Bidasoa011.1916-09-2026
3Европейцы предложили свои варианты дизайна новых купюр евро06.6627-07-2026
4В ЦБ заявили о наличии около 30 объектов для дизайна купюр номиналом 1 тыс. и 5 тыс. руб.0001-08-2022
5ЦБ в 2023 году увеличит выпуск инвестмонет на 60%0021-06-2023
6Juanjo Olasagarre: "Herritar moduan gertatu zaigun gauza handi bat izan da euskal gatazka"0507-05-2020
7El poble neerlandès amb rèpliques dels ponts dels bitllets d'euro reivindica el seu llegat abans del canvi de disseny06.7916-08-2026
8Elkarretaratzea gaur Joseba Barandiaran plazan, Argedasen izandako erailketa matxista salatzeko01020-05-2026
9Un vrai casse-tête : le concours pour imaginer les futurs billets d’euros raconté par la seule Française en lice010.4211-08-2026

Классификация: Экономика. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.