Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Xanisteban Egunak musikaz, jokoaz eta giro ezin hobeaz bete zuen Oiartzun

Дата публикации: 03-08-2026 16:18:50

Lartaun Txistulari Taldearen 49. Kontzertu Herrikoia izan da eguneko ekitaldi nagusienetakoa ehundaka bizi lagun bilduz udaletxean

Основное содержимое страницы с новостью.

Martin Sansinenea

03/08/2026 a las 18:18h.

Egun handia zen atzokoa. Nabaria zen. Oiartzungo herritarrek astelehen honetan ospatu dute Xanistebam eguna. 49. Kontzertu Herrikoia izan da protagonista nagusia. Lartaun Txistulari Taldeak inork galdu nahi ez zuen kontzertu zoragarria eskaini du. Hala ikusi da udaletxeko arkupeetan. Bilintx-en heriotzaren 150. urteurrena aitzaki gisa hartuta, txistulariek egundoko ikuskizuna eskaini dute.

Aldi berean, bertatik gertu umeek ere haien egunaz gozatu dute. Bero handirik egin ez badu ere, ur puzgarriak goiz eder batez gozatzeko modu bat izan ziren. Arratsaldean, berriz, gazteek hartu dute lekukoa. Gau luze bat pasa bazuten ere, Auzoen Arteko 38. Sokatira Txapelketak irudi ederrak utzi ditu Madalensoro pilotalekuan.

Astearteari dagokionez, oiartzuarrek Baserritar Egunaz gozatuko dute. Goiz goizetik kalera ateratzeko aukera izango dute. Zehazki, 09.00tan goiz eresia izango da Lartaun Txistulari Taldeak antolatuta. 10.00tan, bestalde, produktuen azoka izango da kontzejupean. Aldi berean, eta ohitura den bezala, Idi Dema izango da 10.30tan hilerriaren goiko aldeko plazan. Hala ere, eta baserritarren eguna bada ere, musikak ere protagonismoa hartuko du. 11.00tan adibidez, Haurtzaro Ikastolako trikitilari pandero-jotzaile eta Dantza Taldeak Zaharen Egoitza bisitatuko du. Ordu berean Herri Musika Eskolako kale buelta hasiko du Done Eztebe plazatik hasita.

Bestalde, plaza berberak 11.50tan Inaxio Uharte 25. Sagardo Lehiaketa hartuko du. Sagardoa dastatzen den bitartean, bizilagunek Joanes Illarregi eta Nerea Elustondoren bertsoetaz gozatzeko aukera ere izango dute. Hortaz, egungo momentu politenetakoa izango da honako hau.

Arratsaldeari begira, ezin hobeto hasiko dute oiartzuarrek. 14.00tan herriko erretiratuek haien bazkaria hasiko dute eta 14.30tan, bestalde, bazkari feminista izango da. Hortaz, giro paregabea izango da herrian. Kirolari dagokionez, kontzejupeak txapelketa ezberdinak hartuko ditu. Izan ere, ekitaldi kulturalak ere izango dira protagonistak. Herriko gazteen bertso saoioa izango da Haurtzaro Ikastolan 19.00tan eta 22.00tan Hika Teatroa eta Ounkari dantza taldearen Makil Hotsak ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Xanistebanei agur pozez esango diete oiartzuarrek08.0106-08-2026
2Hiri Galduak taldea, zuzenean0518-03-2019
3Iritsi dira Xaniestebanak Oiartzunera01003-08-2026
4Udako Kontzertua Frantzizkotarren elizan Zarautz Abesbatzaren eskutik0515-07-2026
5«Ezinbestekoa da gure musika ezagutzea»09.3708-08-2026
6Larunbatean abiatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Hazparnen, eta datorren astean iritsiko da Altsasura08.0516-09-2026
7Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa egin da Landetxe Kultur Aretoan07.3527-08-2026
8Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak0524-06-2026
9Xanistebanetan hesiak zaintzeko lan-eskaintzan izena emateko epea irekita023.3307-07-2026
10AEKko Iruñezar euskaltegitik egin dugu Irrintzi Plaza saioa0512-12-2018

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 13.7. Источник: www.diariovasco.com.