Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Oiartzun 2026 urtekaria salgai dago herriko hainbat saltokitan

Дата публикации: 27-07-2026 15:28:09

Herriko ondarearen 56. bilduma 9 establezimendutan egongo da eskuragarri

Основное содержимое страницы с новостью.

Elena Viñas

27/07/2026 a las 15:02h.

Herriko ondarea eta albisteak jasotzen dituen Oiartzun 2026 bilduma kalean da. Urtekari Batzordeak abuztuaren 1eko Kultur Ekitaldian aurkeztuko duen liburua eros daiteke herriko dendetan.

Iosune Cousillas, Izaskun Madariaga, Jaione Ugaldebere, Joxan Eizmendi eta Garazi Urdampilletak koordinatu dute 56. ale hau. Urtebeteko lanaren emaitza da, eta bertan bildu dituzte herriko pertsona, talde eta gertakari nabarmenenak, idazte lanetan aritu diren beste 70 herrikideren laguntzari esker.

Guztien artean idatzi dute 260 orrialdeko bilduma mardula. 10 ataletan banatu dute: elkarrizketa, historia, seme-alabak, kultura, kirola, irakaskuntza, herriko eragileak, ingurumena, albiste aipagarriak eta argazki zaharrak.

Aurtengo protagonistak

Aurtengo elkarrizketa nagusia Sandra Mosquera Martínez Ekuadorren jaiotako oartzuarrari egin zaio. Harekin batera, auzoetako hainbat protagonista hobeto ezagutzeko aukera izango du irakurleak, hala nola: Juantxo Aizpurua Mitxelena, Kepa Olaiz Odriozola, Oihan Aristizabal Cruz, Ixiar Aburuza Rezola, Karmele Mitxelena Etxebeste… Gogora ekarri nahi izan dira gure artetik joan diren eta herriko bizitzan garrantzitsuak izan direnak ere; besteak beste, Joxe Mari Sanzberro Etxebeste.

Urteurrenei lotutako erreportaje mordoa ere badira aurtengo urtekarian: Penadegiko zentralaren 100. urteurrena, Iturriozko Iturri Berri elkartearen 60.a, Elizalde herri eskolaren 50.a, Girizia mendizale elkartearen 40.a eta hiesaren aurkako lanean aritzen den Harri-Beltzaren 30.a, hain justu ere.

4 euroan eros daiteke liburua, establezimendu hauetan: Berezi janari-dendan (Altzibar); Pikoketa estankoan (Arragua); Garmendia okindegian, Urrats paperdenda eta Zapirain estankoan (Elizalde); Ibarreko gasolindegian (Iturriotz); Galdos tabernan (Gurutze); eta, Intxixu jatetxean eta Mamuteko liburudendan (Ugaldetxo).

Newsletter

Oiartzun 2026 urtekariaz gain, Joxemari Iturrioz Oñatibiak Mugarri bildumarako idatzi duen Oiartzungo burdinolak, olagizonen auzia eta Olaberria udal burdinola liburua ere salgai da (12 euro).

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Bergarako Udalak euskara ikasi dutenentzako hiru dirulaguntza emango ditu07.6622-07-2026
2Iruñerrian Gaur 2026-04-0901009-04-2026
3Iruñerrian Gaur 2026-04-0101001-04-2026
4La Brújula de Euskadi 26/06/20260026-06-2026
5Iruñerrian Gaur 2026-06-0101001-06-2026
6Iruñerrian Gaur 2026-02-1901019-02-2026
7Radioestadio Euskadi 09/06/20260009-06-2026
8Iruñerrian Gaur 2026-01-200020-01-2026
9Sanfermintza 2026-07-090009-07-2026
10El Ayuntamiento de Oiartzun sorteará este mes una vivienda tasada situada en Elizalde013.7801-07-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 25.47. Источник: www.diariovasco.com.