Uztaileroko kultur, aisialdi eta kirol ekitaldiak ez dira faltako
30/06/2026 a las 15:18h.
Aurten zazpigarren edizioa izango du Euskal Herriko zazpi probintzietan barna, mendi mendi, ibiltzen den Urmuga musika festibalak. Emigratzaileak ikusarazi eta babestea du helburu aurtengo edizioak eta Bidasoa ibaiaren ingurua izango du eszenatoki nagusietako bat. Urmugaren Urtanta bat Oiartzunera iritsiko da hilaren 19an. Aritxulegiko parajean (Errengan) izango da kontzertua, 19:00etan hasita. Janus Lester, Irune eta Itsaso Elizagoien, Benabas, Odei Barroso, Garazi Esnaola, Rogelio Botanz, Percuteras de Garaldea eta Et Incarnatus Orkestra arituko dira.
Horrez gain, uztaileko urteroko hitzorduak ere ez dira faltako herrian. Besteak beste, Kanterri ikastaroaren 5. edizioa hilaren 2an eta 3an, Poesia Eguna uztailaren 4an, Lartaun abesbatzaren udako kontzertua eta Arditurri Eguna hilaren bigarren asteburuan, Iturriozko jaiak 24tik 31ra, 78. Xanisteban txirrindulari saria 26an eta HarriBeltza elkartearen XXX. Udako kontzertua Lourdes Iriondoren oroimenez San Inazio egunean.
Esandakoez gain, pintura-erakusketa izango da Arizmendienean, bi saioko bitxigintza tailerra Orgasmo Oiartzungo Gazte Sortzaileen eskutik, Zuhur eta Lur antzezlana Landetxen, eta Juan Mari Beltran eta bere laukotearen ekitaldia Beloaga gazteluan.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Mugaldekoak eta Udaleku irekiek, «erabateko arrakasta aurten ere» | 0 | 9.07 | 09-07-2026 |
| 2 | ‘Harizko zubiak ehuntzen’ mugaz gaindiko kultur zikloa antolatu du Karrikirik | 0 | 8.26 | 16-09-2026 |
| 3 | Uharte Zentroko masterrak sorkuntza artistikoa eta komunitatea uztartzen ditu | 0 | 6.25 | 07-08-2026 |
| 4 | Karmele Oteros eta Oihane Macguinness (Taldeka): “Artea nerabeei gerturatu nahi diegu” | 0 | 12.84 | 11-09-2026 |
| 5 | Hazparnen "Aste Arteak" : kontzertuak eta giro herrikoia udan, asteart guziz | 0 | 5 | 13-07-2026 |
| 6 | EAJ-PNVk 'Oiartzun Bizirik' proposatu du merkataritza biziberritzeko | 0 | 24.29 | 20-05-2026 |
| 7 | Eskola Agenda 2030 programako ikasturte amaierako udal foroa egin berri da | 0 | 13.31 | 16-06-2026 |
| 8 | ERROBIKO Festibala Itsasun : 30 urtez, sorkuntza eta erresistentzia une eta gunea | 6 | 7 | 14-07-2026 |
| 9 | Irrintzi plaza 2018-12-10 | 0 | 1 | 10-12-2018 |
| 10 | Gazte eta kultur zaleen aterpe izango den Arrobitxulok pausu berri bat eman du | 0 | 5 | 13-07-2026 |