Etxola formako apalategi bat da eta auzoko haur parkearen alboan jarri da
13/06/2026 Actualizado a las 21:54h.
Kaleko lehen liburutegia du Oiartzunek. Manuel Lekuona udal biblioteka herritarrek are eskurago izateko eta irakurzaletasuna sustatzeko helburuz, Arraguan etxola formako apalategi bat jarri da haur zein helduentzako liburuekin.
Auzoko haur parkearen alboan dago liburutegia. «Batetik, lekua bera irakurtzeko zein liburuez gozatzeko aproposa dela iruditzen zaigu. Bestetik, Topoaren geltokitik gertu egonik eta Errenteria alderako bidean joan-etorriko lekua ere badenez, liburuak hartu eta uzteko puntu erosoa delakoan gaude», adierazi du Garazi Urdampilleta Astibia alkateordeak.
Bere helburuaKaleko liburutegia mantentzeaz eta liburuz hornitzeaz Manuel Lekuona udal biblioteka arduratuko da. Liburutegiko bertako liburuak «hartu eta uzteko lekua» izango da, ez etxekoak bertara eraman edota trukean aleren bat norberarentzako hartzekoa.
Oiartzungo kaleko liburutegiak ez du trukeko funtzionamendua izango, beste udalerri batzuetan bezala. «Udal liburutegia kalera hurbiltzea» da bere helburua.
Uda, egun luzeak eta oporraldiak aprobetxatuz, herritarrak «kaleko liburutegia ezagutzera, kuxkuxeatzera eta erabiltzera» animatu ditu Garazi Urdampilleta Astibia alkateordeak.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Ikasketa gela berria du Oiartzunek Zamatetan | 0 | 8.01 | 16-09-2026 |
| 2 | Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa egin da Landetxe Kultur Aretoan | 0 | 7.35 | 27-08-2026 |
| 3 | Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 4 | Mitxoletak | 7 | 6 | 27-05-2026 |
| 5 | Xorrola berria aurreikusten da, udalbatzarrean prozesua hastea onartuta | 0 | 10 | 02-07-2026 |
| 6 | Basalgoko jaietan ateratako argazkiak | 0 | 8.34 | 25-07-2026 |
| 7 | Arditurri, un recorrido por el coto minero | 0 | 6.17 | 19-08-2026 |
| 8 | Ttakun!, haur euskaldunentzako irakurle taldea jarri du martxan Txalapartak | 0 | 11.67 | 15-09-2026 |
| 9 | La biblioteca | 0 | 10 | 22-08-2026 |