09/06/2026 Actualizado a las 20:58h.
Eguraldiak lagunduz gero, musikak, festak eta kirolak hartuko dituzte herriko kale, plaza eta parkeak. Ekaineko bigarren asteburuan, Ergoiengo jaien txanda izango da eta, hilak aurrera egin ahala, Kantagiltza (Jurgi Ekizarekin) eta Hazi, Hezi, Bizi Eguna iritsiko dira. Ekainaren amaierako urteroko zitak ez dira faltako: udaburuko sua eta San Juan kaleko zein Altzibarko jaiak.
Haurtzaro Ikastolaren Eguna ekainaren 7an ospatu da. Elizalde eskolaren 50. urteurreneko aitortza ekitaldia, herri bazkaria eta jaialdia, berriz, hilaren 20an. Auntxa trikitixa eskolak ekainaren 13an egingo du bere jaialdia eta Abaraxka udal ludotekak zein gazte topalekuak agur jaiak izango dituzte.
Landetxen, antzerkian aritzen diren ikasleen ikasturte amaierako emanaldi mordoska bat izango dira lehen hamabostaldian. Zinegoak nazioarteko LGBTQ+ zinemaldiaren urteroko emanaldia ere izango da. 'Between Goodbyes' filma izango da ikusgai. Dokumental, film labur eta antzezlan eta pelikula gehiago badira Landetxe Kultur Aretoaren ekaineko programazioan.
III. Antxin Ezkerro Memorialeko pilota partidak hilaren 14an eta 21ean jokatuko dira, egun osoz. Zaintzadiren hileroko hainbat hitzordu, larunbateroko Arizmendieneako bisita gidatuak eta Abittuk ostegunero eta ostiralero antolatzen dituen Ttipi-Ttapa ibilaldiak ere badira ekaineko agendan.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | «Ezinbestekoa da gure musika ezagutzea» | 0 | 9.37 | 08-08-2026 |
| 2 | ‘Harizko zubiak ehuntzen’ mugaz gaindiko kultur zikloa antolatu du Karrikirik | 0 | 8.26 | 16-09-2026 |
| 3 | Ikusi mendizaleak, mendi eta izenak… | 0 | 10 | 05-03-2012 |
| 4 | Jai girotik, kezkara: erasoen arrastoa utzi dute aurtengo sanmartinek | 0 | 13.99 | 16-07-2026 |
| 5 | Salto eta jauzi, ikasturte amaierako jaialdian | 2 | 6 | 19-06-2026 |
| 6 | Jokin Kanpion 'Mugak gaindituz' | 0 | 0 | 09-04-2018 |
| 7 | Los músicos | 0 | 0 | 03-07-2026 |
| 8 | Irrintzi plaza 2018-11-13 | 6 | 5 | 13-11-2018 |
| 9 | "Hiru clown oso clown dauzkate; zenbaki oso onak, kalidade oso handia dago" | 6 | 7 | 30-06-2026 |