Mendi Eskia sekzio berria sortu nahi du Zumaiako Mendi Bazkunak. Ekimen berri honetan parte hartu nahi dutenek galdetegia betetzeko gonbita egin dut
22/09/2026 a las 13:05h.
Indamendik umeentzako ibilaldia antolatu du irailaren 26rako, larunbaterako. Hernio (1.078 metro) tontorrera igoko dira, Iturburunen (Errezil) hasi eta Andazarraten (Asteasu) amaituko den ibilbidean.
Goizeko ibilbideak 11 kilometro inguruko luzera izango du, eta 530 metroko desnibel positiboa eta 640 metroko desnibel negatiboa izango ditu. Hori dela eta, hamaiketakoa motxilan eramatea gomendatzen da.
Autobusa 08:00etan abiatuko da Kantauri plazatik. Bidaia doakoa izango da, Zumaiako Udalak emandako laguntzari esker. Era berean, oinetakoak aldatzeko beste pare bat eramatea gomendatzen da, autobusa ahalik eta gutxien zikintzeko.
Izen-ematea Indamendiren webgunearen bidez egin beharko da, eta ostegunean, 17:00etan, itxiko da. Izen-ematea bertan behera uzteko, 688 86 08 52 telefono-zenbakia erabil daiteke. Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, indamendi1@gmail.com helbidera idatzi daiteke.
Mendi Eskia sekzio berria sortu nahi du Indamendik
Indamendi 'Mendi Eskia' izeneko sekzio berri bat martxan jartzeko lanean ari da. Ekimenaren helburu nagusietako bat mendi-eskia praktikatzen duten pertsonak elkartzea eta haien ideietatik abiatuta sekzioa pixkanaka garatzea da.
Besteak beste, irteerak antolatzea, maila ezberdinetako ikastaroak eskaintzea eta kirol honetan murgiltzeko zailtasunak dituzten pertsonei aukerak ematea aurreikusten dute. Hala ere, egitasmoak aurrera egiteko, parte-hartzaileen ekarpenak behar dituztela azaldu dute.
Horregatik, Indamendik herritarren iritziak eta proposamenak jaso nahi ditu, eta horretarako galdetegi bat prestatu du. Mendi-eskiarekin lotutako ekimen berri honetan parte hartu nahi dutenek galdetegia betetzeko gonbita egin dute.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Demanda mendilerrora hiru egunetako irteera Pagoeta Mendizale Elkartearekin | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 2 | Azken etapa falta da Ehunmilak Bira egitasmoa amaitzeko | 0 | 9.22 | 24-09-2026 |
| 3 | Oraindik plazak libre, emakumeentzako mendi orientazio ikastarorako | 0 | 23.86 | 05-05-2026 |
| 4 | Indarra lantzeko bigarren Hekin Eguna, larunbat honetan kiroldegian | 0 | 10.65 | 14-05-2026 |
| 5 | Udalak etxea eta baratzea enkantean salduko ditu | 0 | 10 | 07-07-2026 |
| 6 | Indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko, erakundeen arteko protokoloa sinatu dute | 0 | 19.98 | 08-05-2026 |
| 7 | Iruñerrian Gaur 2026-03-26 | 0 | 10 | 26-03-2026 |
| 8 | "Euskaraz bizitzeko behar den dena" eskatu dute Iruñeko Euskaltzaleon Martxan | 0 | 8.75 | 14-06-2026 |
| 9 | Euskalerria Irratiko kolaboratzaileen zizka-mizka, denboraldi berezi baten amaiera giro ederrean | 5 | 7 | 08-06-2026 |
| 10 | Aurtengo 45. Lizardi Saria eman gabe uztea erabaki du epaimahaiak | 0 | 14.78 | 18-09-2026 |