Horrez gainera, bertako ekoizleen asteburuko azokak ere mantendu egingo dira, ohi bezala, Plazan
Eli Aizpuru
Azpeitia
17/09/2026 Actualizado a las 21:40h.
Uda pasa baino lehen, denboraldiko produktuak eskuratzeko aukera izango dute azpeitiarrek eta egunotan bertara hurbiltzen direnek. Izan ere, Bertan merkatari elkarteak antolatuta, beste behin, Stock Azoka egingo da ostiral eta larunbat honetan. Tokiko merkataritza sustatzeko helburuarekin, herriko puntu ezberdinetan Stock postuak aurkitu ahal izango dira, prezio beheratuetan erosketak egiteko aukera eskainiz.
37 saltokiGuztira 37 saltokik denetariko produktuak eskainiko dituzte. Stockaren gune nagusia Azoka Plaza izango da, han, 9 postu aurkitu ahal izango dira: Mima, Ubbo, Martina Isasti, Jostaldi, Urbistondo, Sein briko, Ilargi, Larrañaga kirolak, eta Aitzakia kirolak.
Hauez gain, beste 28 postu aurkitu ahal izango dira, bakoitza bere saltoki aurrean: Adi optika, Agirre oparidenda, Alar Mertzeria, Alzuaran, Kukua, Mebi estudioa, Odriozola farmazia, Babesa, Biur, Romaes, Disdira, Arku, Esnaola, Tilin Talan, Furundarena, GEU, Iosu optika, Mina mertzeria, Arrospide, Artetxe-Bastida, Kaïoa, Koket, Kotoi, Ordulari, Ostadar optika, Ufito, Zume eta Zuri-Beltz.
Ostiral arratsaldean hasiko da Stocka, 16:00tatik 20:00tara. Larunbatean berriz, goiz eta arratsaldez egongo dira postuak zabalik, 10:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 19:30tara.
Egitarauaren barruan, Berti, Bertan Elkarteko maskota, herriko kaleetan zehar ibiliko da ekimenaren berri eman eta hau girotzeko. Beste hainbat dinamizazio ekintza ere egingo dira. Honela, ostiralean Stock- ean egindako erosketetan Sanagustin eta Pastorkua tabernetan erabili ahal izango diren 'pintxoa doan' baleak banatuko dira; larunbatean, 12:00etan trikitilariak izango dira azokako kaleak alaitzen eta aldi berean, Plazan, 3 eta 10 urte arteko haurrei zuzendutako antzerkia eskainiko du Kids&Us akademiak, inglesez.
Arratsaldean berriz, 17:00tatik 19:00tara umeentzako tailerrak egongo dira Balentina Agirre plazan; eta, zozketak ere ez dira faltako, izan ere,Stockean erosketak egiten dituztenen artean 100€ko 6 erosketa bono zozkatuko dira.
Era berean, bertako ekoizleen azokak mantenduko dira. Kasu honetan, dendariekin batera, Plazan egongo dira ekoizleen postuak.
Gainera, larunbatean, egun osoz, Egurnika proiektuak stand-a jarriko du plazan, eta 'Kriston Burrundaie' musika-festak kaleak herriko doinuz beteko ditu larunbat eguerditik aurrera.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Kale mozketak aste honetan, gaurtik hasita | 0 | 6.35 | 27-07-2026 |
| 2 | Nazioarteko Jakien V. Azokan parte hartzeko izen-ematea ireki dute | 0 | 14.17 | 25-09-2026 |
| 3 | Azken eguna, Uda Parkean jaialdiarena | 0 | 10 | 24-07-2026 |
| 4 | Indarkeria matxistaren aurka borrokatu! | 0 | 28.63 | 22-04-2026 |
| 5 | Gipuzkoako Urak lanean ari den arren, "oraindik arazoak izango dira" | 0 | 10.89 | 25-09-2026 |
| 6 | Artzai txakur erakusketa eginen du bihar Bizilur elkarteak, Ziudadelan | 0 | 5 | 20-06-2019 |
| 7 | Irrintzi Plaza 21-11-24 | 2 | 6 | 25-11-2021 |
| 8 | Urteroko ekintza nagusiei eutsiz, andramaixei begira jarrita daude | 0 | 10 | 24-07-2026 |
| 9 | Baloreak-en plaza birtuala, topaleku bikaina | 5 | 7 | 15-04-2020 |
| 10 | 'Zarauzko bitxikeriak' ha tenido una gran acogida por parte de los lectores | 0 | 7.59 | 17-09-2026 |