Udalaren eta Guraso Elkartearen laguntzari esker ikastetxeak hobekuntza lan garrantzitsuak egin ditu bere instalazioetan
17/09/2026 a las 17:08h.
Udako oporrak aprobetxatuz, Zarauzko La Salle ikastetxeak hobekuntza lan garrantzitsuak egin ditu bere instalazioetan ikasturte berriari begira. Esku-hartze hauei esker, ikastetxeko zein herriko haur eta gazteek eremu erosoagoak, seguruagoak eta modernoagoak izango dituzte erabilgarri.
Egindako lan nagusia, ikastetxeko gurasoen ekarpen eta konpromisoari esker, futbol-zelaiko belar artifiziala berritzea izan da. Lan honen helburua kirol-instalazioen egoera nabarmen hobetzea izan da, ikasle zein herriko gainerako erabiltzaileei kalitatezko zerbitzua eta kirol-jarduerarako baldintza ezin hobeak eskaintzeko.
Bestalde, urmaelaren berritzea eta goiko zelaian egurrezko mahai berriak jartzea nabarmentzen dira, natura eta aisialdia uztartuz eta Baso-eskolan beste pauso bat ematea ahalbidetuz. Hauez gain, irisgarritasuna bermatze aldera, pasabide berri bat eraiki da parkingetik futbol-zelairaino, joan-etorriak errazteko eta segurtasuna handitzeko.
Hobekuntza hauek Zarauzko Udalaren laguntza eta elkarlanari esker gauzatu direnez, «eskerrak helarazi nahi dizkiogu». Lan hauei esker, Zarauzko La Sallek urrats garrantzitsua eman du bere ingurune pedagogiko eta ludikoa gaurkotzeko, komunitate osoari irekitako zerbitzu hobetua eskainiz.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Euskara ikasteko aukera ugari izango da urritik aurrera Usurbilen ere | 0 | 8.34 | 24-09-2026 |
| 2 | Larra Bideak, Iñaki Larraiozen bakarkako proiektu berria | 0 | 5 | 21-03-2019 |
| 3 | Gorka Lasheras: “Jakinduria teknologikoa eskaintzen diogu trebezia digitala nahi duen enpresa horri” | 0 | 5 | 09-06-2026 |
| 4 | Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko | 0 | 10 | 24-07-2026 |
| 5 | Arraunlariei opari berezia egin dio Gesalaga Okelanek | 0 | 10 | 25-09-2026 |
| 6 | Aitor Agirre eta Mattin Salegiren agurra | 0 | 8.26 | 25-09-2026 |
| 7 | Udalak etxea eta baratzea enkantean salduko ditu | 0 | 10 | 07-07-2026 |
| 8 | Aralarko Elkarteak baso aprobetxamendua saldu nahi du | 0 | 5 | 26-02-2026 |
| 9 | Auzoko egitasmoa Arrasaten: moduak aldatu dira, euskarara gerturatzeko helburuak ez | 0 | 9.34 | 24-09-2026 |