Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Mijoa auzoak asteburu honetan ospatuko ditu San Jeronimo festak

Дата публикации: 25-09-2026 11:49:07

Jaiak abiatzeko auzoen arteko herri kirolen desafioa, zezen txikiak, pottokak eta erromeria izango dira larunbatean

Основное содержимое страницы с новостью.

Jabi Leon

Mutriku

25/09/2026 a las 13:11h.

Mutriku eta Ondarroa artean kokatuta dagoen Mijoa auzoko bizilagunek San Jeronimo festak ospatuko dituzte asteburu honetan zehar, ohitura dutenez, ekitaldiz beteriko egitarau batekin.

Jai Batzordeak berrikuntzaren bat antolatzen du urtero eta aurtengoa ez da ezberdina izango.

Izan ere, festak abiatzeko lehen aldiz prestatu duten auzoen arteko herri kirolen desafioa egongo da larunbat honetan, 17.30ean hasita.

Olatz eta Ibiri auzoek talde bat osatuko dute, eta Galdonamendi eta San Jeronimok beste bat. Bi taldeetako kideek hainbat modalitatetan arituko dira: harriak jasotzen, lokotxak batzen, txingak eruaten, ingudean, trontzan, aizkoran, korrikan eta sokatiran, hain zuzen ere.

Desafioaren ondoren pottokak eta zezen txikiak egongo dira; eta horiek amaitzerakoan, Laket taldearekin erromeria (20.30ean), txokolatada eta auzoko DJ-ak.

Igandean eta hilaren 30ean

Igande honetan haurrak izango dira festetako protagonista nagusiak. Hasteko jolas erraldoi dinamikoak eta txirrista erraldoia egongo dira 11.30etik aurrera; eta horren ondoren, auzotarren bazkaria.

Newsletter

Edonola ere, San Jeronimo eguna hilaren 30ean ospatzen da eta horregatik datorren asteazkenean ere zerekin gozatu izango da auzoan: 12.00etan meza egongo da eta horren ondoren herri kirolak, auzotarren bazkaria eta errifen zozketa. Urtero legez, Mijoara joateko herribusa izango da San Jeronimo egunean.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aiastia celebrará sus fiestas de San Miguel este fin de semana y el martes08.7724-09-2026
2Errekalde auzoak ostiral honetan abiatuko ditu Mesedeetako festak01017-09-2026
3Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia08.5224-09-2026
4Udal Liburutegiak larunbat goizetan ere irekiko ditu bere ateak07.7921-09-2026
5Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan01018-09-2026
6Ipurua se viste de fiesta con tres días de música, deporte rural y actividades para todas las edades07.8625-09-2026
7Los toritos y ponis regresarán a las fiestas de Errosario kalea tras una década de ausencia09.4817-09-2026
8Sotoko Hotsak vuelve este viernes de la mano del solista Xabier Badiola y el grupo Gailu08.3617-09-2026
9Ipurua acogerá el VII Torneo Ciudad de Eibar de fútbol adaptado08.0324-09-2026
10SON Estrella Galicia Posidonia cumple 10 años en Formentera020.2525-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.