Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Altsasun eta Lekeition izango dira asteburuan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioak

Дата публикации: 25-09-2026 09:46:27

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak hitzordu bikoitza du asteburu honetan, Altsasun (Nafarroa) eta Lekeition (Bizkaia) jokatuko baitira lehenenengo faseko bigarren eta hirugarren saioak. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.

Основное содержимое страницы с новостью.

BILBO 25 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak hitzordu bikoitza du asteburu honetan, Altsasun (Nafarroa) eta Lekeition (Bizkaia) jokatuko baitira lehenenengo faseko bigarren eta hirugarren saioak. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.

Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren saioa larunbatean, irailaren 26an, eta, gainerakoak bezala, 17:00etan hasiko da. Gai emaile lanetan Maialen Belarra Eneterreaga ariko da, eta Eneko Araiztegi Agirre 'Korta', Eñaut Martikorena Lizaso, Imanol Uria Albizuri, Iñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi', Oier Etxeberria Zubimendi eta Txaber Altube Sarrionandia bertsolariak izango dira oholtzan.

Asteburuko bigarren hitzordua Lekeition izango da, igandean, irailaren 27an. Santi Brouard pilotalekuan izango da saioa, 17:00etan hasita, eta Idoia Anzorandia Kareagak egingo ditu gai jartzaile lanak. Bertan kantatuko duen seikoa honako hau izango da: Aitor Bizkarra Ruiz, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola, Aroa Arrizubieta Barredo, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Maddalen Arzalluz Antia.

Txapelketaren lehenengo fasean hurrengo epaile talde hau ariko da lanean: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero.

Sarrerak oraindik lor daitezke www.bertsosarrerak.eus atarian, eta bestela, saioen egunean bertan leihatila 15:30ean zabalduko da. Saioak hasi baino ordubete lehenago zabalduko dira ateak, 16:00etan. Sarrerak zenbakitu gabeak dira, beraz, garaiz ibiltzea gomendatu dute.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Txotxongiloak ez dira umeentzat bakarrik; horixe erakutsiko du Mostrak07.4325-09-2026
2Gasteiz Euskararen Hiria ekimena ospatuko da urriaren 10ean 'Zuk baduzu tokia Euskararen Hirian' lelopean06.2324-09-2026
3Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan08.924-09-2026
4Oskarbi taldeak disko berria aurkeztuko du Arantzazun09.4224-09-2026
5Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan01018-09-2026
6Finantza kudeaketari buruzko jardunaldia antolatu du UKUEk09.3227-09-2026
7Jon Sarasua soziolinguista euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak06.3325-09-2026
8Gripearen aurkako kanpaina astelehenean hasiko da adinekoen egoitzetan eta sei hilabete eta bost urte arteko haurrekin05.2325-09-2026
9Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia08.5224-09-2026
10Beinke-Loramendi dantzak ikusmin handia piztu du Herriko Plazan010.8226-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 6.63. Источник: www.europapress.es.