Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Protokolo feminista eta erasoen aurkako telefonoa aurkeztu dituzte jaietarako

Дата публикации: 03-08-2026 12:58:58

Gasteizko Mugimendu Feministak protokoloa aurkeztu du, Andre Maria Zuriaren jaietan indarkeria matxista, sexista eta LGTBI+fobikoari aurre egiteko. Abuztuaren 4tik 9ra bitartean 24 orduko arreta telefono bat jarriko du herritarren eskura: 747 414 834.

Основное содержимое страницы с новостью.

Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaien atarian, Mugimendu Feministak eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztu du gaur Txosnagunean, Txosna Batzordeko beste eragileekin batera elkarlanean landu dutena urte osoan zehar. Jai eremuak seguruagoak, anitzagoak eta guztiontzat gozagarriak izatea helburu du protokoloak eta, antolatzaileen esanetan, urteetako esperientzia eta hausnarketa kolektiboaren emaitza da, ez soilik eraso bat gertatzen denean aktibatzen den mekanismo bat.

Azaldu dutenez, protokoloak ikuspegi pedagogikoa, prebentiboa eta erantzunezkoa uztartzen ditu, autodefentsa transfeminista eta komunitatearen zaintza erdigunean jarriz. Horrela, gerta daitekeen egoera bakoitza bere testuinguruan aztertuko da, erasoa jasan duen pertsonaren borondatea, beharrak eta ongizatea lehenetsita. Era berean, nabarmendu dute erantzun automatikoak baztertuko direla eta gatazkak deseskalatzeko irizpideak lehenetsiko direla.

Gizonen erantzukizuna ere nabarmendu dute feministek. Prentsaurrekoan azpimarratu dute jaietako segurtasuna eta elkarzaintza ez direla kolektibo feministen edo sexu-genero disidenteen ardura bakarrik. Horregatik, gizonei dei berezia egin diete konpromisoa har dezaten euren inguruko jarrera matxistak identifikatu eta geldiarazteko. Antolatzaileen ustez, erasotzaileak ez dira kasu isolatuak, eta indarkeria matxistaren prebentzioa zein erantzuna komunitate osoaren ardura dira.

Telefonoa martxan 24 orduz

Protokoloaren baitan, abuztuaren 4tik 9ra 24 orduz martxan egongo den arreta telefonoa ere aktibatuko da: 747 41 48 34. Zenbaki horren bidez laguntza eskatu, protokoloa aktibatu eta babesa jasotzeko aukera izango dute eraso matxista, sexista edo LGTBI+fobikoa pairatu duten edo halakorik ikusi duten pertsonek.

Bestalde, Mugimendu Feministak ohartarazi du ez dela isilik geratuko erasoen aurrean. Egoeraren balorazioa eginda, eta erasoa jasan duenaren borondatea errespetatuta, beharrezkoa denean mobilizazioak deituko dituztela eta txosnaguneko programazioa bertan behera utziko dutela iragarri dute. Halaber, ostalariei, tabernei, elkarteei eta jaietako gainerako antolatzaileei eskatu diete salaketa kolektiboarekin bat egin eta euren jarduerak eteteko, hiri mailako erantzun bateratua emateko.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Hasi dira Gasteizko jaiak08.7504-08-2026
2Onintza Irureta: "Borroka feministaren eredu da Bizkaiko egoitzetako greba"0511-03-2019
3Iratxe Alvarez: "Ezin dugu mugimendu feministatik festen balantze positiborik egin"08.4415-07-2026
4Ikurrina omendu dute blusa eta neskek07.7405-08-2026
5Abuztuak 5 - Egitaraua: Lore eskaintza, ikurrinari omenaldia, bertsolariak, La Txama...012.7405-08-2026
6Lorez estalita hasi du eguna Andre Maria Zuriak08.405-08-2026
7Lagun kuadrilla andana Gasteizko txupinazoan08.7104-08-2026
8Euskara ez sexista landuko dute UEUren tailer batean0527-02-2019
9Hamaika ikuskizuni eragin diezaieke teknikarien grebak Gasteizen09.3703-08-2026
10Hezkuntza jomugan duen "euskararen kontrako oldarraldia" salatu dute Gasteizen-5602-07-2026

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 15.26. Источник: alea.eus.