Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Hamaika ikuskizuni eragin diezaieke teknikarien grebak Gasteizen

Дата публикации: 03-08-2026 12:13:34

Gasteizko Udala eta hark kontratatutako enpresak seinalatu dituzte teknikariek, lan eskubideak urratzeagatik. "Erabat desregularizatutako" sektorea salatu dute, eta grebara batzeko dei egin diete teknikariei.

Основное содержимое страницы с новостью.

Prekarietaterik gabeko jaiak aldarrikatu dituzte ikuskizunetako teknikariek, Loma Jeneralaren plazan egindako agerraldian. Hitzarmen duin baten alde borrokan ari dira ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariak, eta abuztuaren 5erako greba deitua dute Araba osoan, Gasteizko jaietako egun nagusian. Beste greba egun bana egingo dute Donostia eta Bilboko jaietan.

Teknikariek azaldu dutenez, bi urte eta erdiren ondoren "blokeatuta" dago negoziazioa, EUKI patronalaren "erabateko pasibotasunagatik eta negoziatzeko borondate ezagatik". Urteak daramate salatzen haien sektorea "erabat desregularizatua" dagoela, eta ohikoa dela langileen lan eskubideak urratzea. 

"Gure sektorean ohikoak dira prekarietatea, behin-behinekotasuna, legez ezarritako atsedenik gabeko lanaldi amaigabeak, jaiegun-plusik gabe, gau-plusik gabe, bizitza pertsonalarekin uztartzeko aukerarik gabe eta beti enpresen eskura". Lan ikuskaritzak asteotan ebatzi du teknikariek salatutako egoera batzuetan eskubide urraketak eman zirela.

Enpresak eta udala erantzule

ABS-Fluge Euskadi S.L., ABS Iluminacion S.L. eta Audiomic Producciones  S.L. enpresak zuzenean seinalatu dituzte grebalariek, haiek emango dutelako zerbitzua Foru, Aihotz eta Probintzia plazetan, Gasteizko Udalak kontratatuta. Azaldu dutenez enpresa hauek dira salatzen ari diren "prekarietate egoeraren erantzuleak".

Udalaren erantzukizuna ere salatu nahi izan dute, kontratuak esleitzeaz gain langileentzako bermeak jarri beharko lituzkeelakoan. Zuzenean edo dirulaguntza publikoen bidez, erakundeak dira ekitaldien sustatzaile nagusiak eta, salatu dutenez, "ez dute inolako kontrolik egiten ekitaldi horiek posible egiten dituzten langileen lan-baldintzetan".
 
TEKNIKARIOK, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek eskerrak eman dizkiete Gasteizko Txosna Batzordeari eta GKS eta Etxebizitza Sindikatuari grebarekin bat egiteagatik, eta haien egitaraua bertan behera uzteagatik abuztuaren 5ean.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Teknikarien grebak arrastoa utzi du Gasteizko jaietan08.8205-08-2026
2Lagun kuadrilla andana Gasteizko txupinazoan08.7104-08-2026
3Hasi dira Gasteizko jaiak08.7504-08-2026
4Ikurrina omendu dute blusa eta neskek07.7405-08-2026
5Protokolo feminista eta erasoen aurkako telefonoa aurkeztu dituzte jaietarako015.2603-08-2026
6Abuztuak 5 - Egitaraua: Lore eskaintza, ikurrinari omenaldia, bertsolariak, La Txama...012.7405-08-2026
7Euskaltzaleen elkargunea zabalik Aihotz plazan07.903-08-2026
8Harivenasaren ingurumen baimenean aldaketa partez onartu da09.0317-06-2026
9Metropoli Forala 2015-01-220123-01-2015

Классификация: Экономика. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 9.37. Источник: alea.eus.