Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Iratxe Perez: “Herritik eta herriarentzat artea egin daiteke eta Landarte horren adibide da"

Дата публикации: 03-08-2026 11:30:00

Iratxe Perez Barandalla zinemagilea Landarte programaren hamargarren edizioan parte hartzen ari da. Leotzen garatuko duen sorkuntza proiektua herritarrekin batera eraikiko du, artea auzolanetik eta landa eremutik sortzeko helburuarekin

Основное содержимое страницы с новостью.

Herri txikietako plazetan, kaleetan eta bertako biztanleekin partekatutako elkarrizketetan sortu daitezke istorio eta proiektu asko. Hori da Landarte programaren oinarria. Aurten Iratxe Perez Barandalla zinemagilea eta ekoizlea programan parte hartzen ari da eta Leotz udalerrian garatuko du proiektua.

Leotzeko 12 herriak eta haien errealitatea ezagutzea izan da proiektuaren lehen fasea, "landa eremuan jendearen parte hartzea oso garrantzitsua da eta errealitate hori ezagutu nahi nuen". Helburua ez da herri bakar batean jardutea, udalerriko herri guztiek proiektuan lekua izatea baizik: "Ez dugu soilik herri handietan zentratu nahi. Herri guztiek presentzia izatea nahi dugu."

Barandallak azaldu du proiektua irekia eta mugikorra izango dela, herri guztietan aurkeztu ahal izateko, eta adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izateko. Oraindik ez dute zehaztu azken emaitza, herritarrekin batera eraikiko baitute: "Orain esplorazio fasean gaude. Bertako biztanleak eta bizimodua entzun eta elkar ezagutu. Ondoren, proposamenak egingo ditut eta gure arteko harreman horretan sortuko dira ideiak."

Sortzailearen nahia, azken batean, artea beste modu batean ulertzea da: "Herritik eta herriarentzat artea egin daiteke. Kultura sortzea auzolana bezala, herritik eta amankomunean egin daiteke." 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa egin da Landetxe Kultur Aretoan07.3527-08-2026
2Iñigo Larramendi (Nabarralde): “Diruak balioa du atzean botere bat daukan neurrian”08.4617-09-2026
3Aritz Azpilikueta0501-02-2018
4Karmele Oteros eta Oihane Macguinness (Taldeka): “Artea nerabeei gerturatu nahi diegu”012.8411-09-2026
5MAIALEN FRANCO: “Ideia berritzaileak baino, denboran zehar babestu daitezken begirada propioak bilatzen dira Ikusmira Berriak programan”06.9223-02-2026
6Ander Perez (Bertsozale Elkartea): "Aurtengo Bertsoaroan espazio eta formatu berriak estreinatuko ditugu"0508-02-2023
7Larunbatean abiatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Hazparnen, eta datorren astean iritsiko da Altsasura08.0516-09-2026
8Maddi Ane Txoperena: "Lagun baten heriotzak uzten duen doluari hitzak jarri nahi nizkion"07.0731-07-2026
9LUR OLAIZOLA LIZARRALDE: “Hona datozenek zinema aretoa beraiena dela sentitzea gustatuko litzaidake”012.6530-06-2026
10HarEman programan parte hartzeko deialdi berria luzatu du Udalak0516-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.29. Источник: euskalerriairratia.eus.