Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Maddi Ane Txoperena: "Lagun baten heriotzak uzten duen doluari hitzak jarri nahi nizkion"

Дата публикации: 31-07-2026 11:00:00

Zaldi bat (Txalaparta) Maddi Ane Txoperena Iribarrenen hirugarren nobela da. Miren protagonistaren eta mendian aurkitzen duen zaldi baten arteko harremanetik abiatuta, laguntasuna, dolua eta gizakiaren zein animaliaren arteko mugak jorratzen ditu

Основное содержимое страницы с новостью.

Eleberria benetako gertakari batean oinarritzen da. Joxe Angel Zubiria Leiza Xubiri lagunaren heriotzak markatu zuen, eta ordutik argi izan zuen haren inguruko zerbait idatzi nahi zuela: "Banekien honen inguruko zerbait egin nahi nuela baina ez nekien zehazki zer bilakatuko zen. Gogoa nuen pertsona hori pertsonaia bilakatzeko.”

Lan honetan dolua ez ezik, laguntasunaren inguruko hausnarketa ere egin nahi izan du: "Bikotekidea galtzen duzunean alargun geratzen zara, gurasoak galtzen duzunean umezurtz. Izendapenak ditugu egoera horiek azaltzeko, aldiz lagun hiltzen zaizunean ez dago garbi non kokatzen zaren heriotza horrekiko eta horri buruz hausnartzeko gogoa nuen eta nobela honen forma hartu du".

Liburuan behin eta berriz agertzen da gizakiaren eta animaliaren arteko muga lausoa. Pertsonaiek badute senetik eta arrazoiaz harago mugitzen dira askotan. Zaldia ez da elementu sinboliko hutsa; protagonistaren dolua eta emozioak ulertzeko bide bihurtzen da. Idazlearen esanetan, "badira bizitzako gauza batzuk arrazoiaren bitartez bakarrik esplikatuta hankamotz geratzen zaizkigunak".

Formari dagokionez ere, aurreko lanetatik urrundu da. Kapitulu laburrak eta testu mota ezberdinak uztartu ditu, hasierako blokeo batetik sortutako egitura da: "Neure burua desblokeatzeko teknika gisa erabaki nuen idazten hastea jakin gabe nora iritsiko nintzen", azaldu du. Prozesu horretan, Txalaparta argitaletxeko Garazi Arrularen laguntza funtsezkoa izan dela ere nabarmendu du.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1«Herriko jaiak topaleku izan dira, lagunak eta familiak elkartzeko aitzakia»01007-08-2026
2Nerea Ansó: "Haur-literaturaren bidez, adierazten zailak diren gaiak landu nahi izan ditut"010.3605-08-2026
3Txupinazo Txikiak iruindar gazteenen jaia piztu du, historian lehen aldiz5710-07-2026
4Iratxe Perez: “Herritik eta herriarentzat artea egin daiteke eta Landarte horren adibide da"07.2903-08-2026
5Amaiur Feliu (Zaldi Zuria): “Festaren erdigunean egonda ere, giro lasaia eta atsegina eskaintzen dugu”5613-07-2026
6Patxi Zubizarreta: Laranjak vs masustak (munduari begiratzeko bi molde)01022-03-2012
7Nora Salbotxen Hezkuntza utopia08.7907-09-2026
8Larunbatean abiatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Hazparnen, eta datorren astean iritsiko da Altsasura08.0516-09-2026
9Oskar Urdaniz eta Joseba Goienetxe:“ Erraldoiak ongi dantzatzeko ez da indartsua izan behar, oreka ongi mantentzea da gakoa”0513-07-2026
10Zerrenda ezagunak, erantzun zailak0013-04-2018

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.07. Источник: euskalerriairratia.eus.