Oiartzuar guztiak gonbidatuta daude antolatutako goizaz gozatzera
11/06/2026 Actualizado a las 19:57h.
Elizalde Eskolak sormenari bide ematen jarraitzen du bere 50. urteurreneko egitarauaren barruan. Oraingoan, Oiartzungo Aire Zabaleko Marrazki Lehiaketa antolatu du 'Begiak eta begiradak' izenburupean. Antolakuntzak herriko haur, gazte zein helduak animatu nahi ditu euren txoko kuttuna marraztera. Hitzordua datorren igandean izango da, ekainaren 14an, Kontzejupean.
Goiz pasa ederra eta artistikoa izan dadin, antolakuntzak egitarau oso bat prestatu du adin guztietako herritarrentzat. Inskripzioa eta euskarriaren zigilatzea 10:30ean izango da. Parte-hartzaile bakoitzak nork bere marrazteko materiala ekarri beharko du.
Herritar guztien parte-hartzea sustatzeko, marrazki lehiaketa bost kategoriatan banatu da: Zirrimarra, HH2 eta HH3ko haurrentzat; Zirriborro, HH4 eta HH5ekoentzat; Zirriberri, LH1etik LH3ra bitarteko ikasleentzat; Begiberri, DBHko gazteentzat; eta Begibizi, 16 urtetik gorako helduentzat.
Sari-banaketaAzkenik, antolakuntzak herritarrei gogorarazi nahi die igande honetako 12:30eko sari-banaketa ekitaldia bikoitza izango dela. Marrazki lehiaketako irabazleak saritzeaz gain, ordu eta leku berean (Kontzejupean) egingo da azken egunotan martxan egon den 'Begiak eta begiradak' argazki lehiaketaren sari banaketa ere. Kategoria bakoitzeko irabazleentzat pintura maletinak eta marrazketarako materiala banatuko dira sari gisa.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Elizalde Eskolak giro ezin hobean ospatu du Eskubaloia plazara ekimena | 0 | 14 | 01-06-2026 |
| 2 | Elizalde Eskolaren 50. urteurrenak arrakasta itzela izan du jaietan | 0 | 15 | 17-08-2026 |
| 3 | Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko | 0 | 10 | 24-07-2026 |
| 4 | Erraldoiak, azoka, sagardoa eta idi dema Baserritar Egun bikain batentzako | 0 | 8.71 | 04-08-2026 |
| 5 | Udal aldizkariaren urteko lehen alea kalean da | 0 | 8.86 | 10-06-2026 |
| 6 | Ohitura zaharrak mantenduz, Nafarrotik Gipuzkoara | 0 | 10 | 04-08-2026 |
| 7 | Urtea bete du Oiartzungo Herritarren Arreta Zerbitzurako bulegoak | 0 | 8.98 | 05-06-2026 |
| 8 | "Euskal txerria berreskuratzen ari da Oihane Rodrigo" | 0 | 5 | 11-06-2019 |
| 9 | Zuian oldarraldia ari du | -5 | 5 | 08-09-2025 |
| 10 | Euskarazko arreta bermatuko du Oiongo Udalak | 0 | 5 | 30-06-2026 |