Aurten Aramaioko Danborralde mendira joango dira 10.30etan 2025ean zendu zen taldeko kidea omentzera txalaparta mendian joaz
DV
Arrasate
09/09/2026 Actualizado 10/09/2026 - 08:00h.
Arrasateko Ttakun Txalaparta taldeak 33 urte beteko ditu 2026aneta aurten ere Mendiparta ekimena antolatu du larunbat honetan txalaparta mendian jotzeko asmoz.
Aurten Aramaioko Danborralde mendira joango dira eta Jesus Larrañaga txalaparta taldeko kideari omenaldia egingo diote 12.00etan, bertan txalaparta saio libreak eta hamarretakoa egongo da hurbiltzen diren guztientzat, ekitaldia irekia izango da.
Jesus Larrañaga 2025ean zendu zen eta taldean egindako lana eta konpomisoa eskertu nahi diote taldekideek eta bera oroimenean txalaparta saioak eskainiko dizkiote, Jesusek esaten zuen bezala: «Txalapartia jo ezazue keia atera arte!».
Mendi irteera 10.30ean abiatuko da Aramaioko Azkoaga auzotik eta ondoren mendi buelta ostean egitarauak Aramaion jarraituko du txalaparta poteo baten bidez.
Ondoren bazkaria izango dute Barajuen auzoan eta arratsaldean egitarauak jarraituko du Arrasaten, 18.30etatik aurrera txalaparta saioak kalean zehar joaz.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Iruñerrian Gaur 2026-05-28 | 0 | 10 | 28-05-2026 |
| 2 | Ehun lagunetik gora izango dira VIII. Mangaixue mendi bizikleta martxan | 0 | 9.3 | 18-09-2026 |
| 3 | 2026ko errepideko txirrindularitza denboraldiko azkena | 0 | 8.86 | 18-09-2026 |
| 4 | Iruñerrian Gaur 2026-01-20 | 0 | 0 | 20-01-2026 |
| 5 | La Brújula de Euskadi 25/06/2026 | 0 | 0 | 25-06-2026 |
| 6 | La Brújula de Euskadi 26/06/2026 | 0 | 0 | 26-06-2026 |
| 7 | Indarkeria matxistak belztu ditu beste urte batez 2026ko sanferminak | 0 | 9.82 | 15-07-2026 |
| 8 | Iruñerrian Gaur 2026-05-27 | 0 | 10 | 27-05-2026 |
| 9 | Bergarako Udalak euskara ikasi dutenentzako hiru dirulaguntza emango ditu | 0 | 7.66 | 22-07-2026 |
| 10 | Pau per tots, 26 de julio de 2026 | 0 | 29.53 | 26-07-2026 |