Arratsaldeko 15:15ean emango zaio irteera probari larunbat honetan eta azken unera arte izango da zabalik izena emateko aukera
Eli Aizpuru
Azpeitia
18/09/2026 a las 14:05h.
Anaitasuna mendi bazkunako kideek hasi dute jada Mangaixue mendi bizikleta probaren zortzigarren edizioari hasiera emateko atzera kontaketa. Egin beharreko antolaketak eginak daude baina garrantzitsuena, Mangaixue berari irteera eta amaiera ematea falta da.
Plazaberritik abiatu beharko dute parte hartzaileek bibizikleta gaineko ibilaldia larunbat honetan,15:15ean. Bi aukera artean egin beharko dute hautua partehartzaileek. Batetik, ibilbide luzea egin ahal izango dute. Honek 33 kilometro eta 1.500 metroko desnibel positiboa izango ditu; eta motza, bestetik, 25 kilometro eta 1.100 metroko desnibel positiboarekin.
Inskripzioa, egunean bertan ere baiAntolatzaileek emandako datuen arabera, egun lagun inguruk eman dute izena mendi bizikleta martxan parte hartzeko. Hala ere, inskripzioak zabalik jarraitzen du eta oraindik ere eman daiteke izena.
Azken unera arte parte hartzea erabaki ez dutenek, aukera izango dute, egunean bertan, 14:15etik aurrera, izena emateko. 25 euro ordaindu behar da izen ematea.
Adin mugarik ez dute zehaztu antolatzaileek. Dena den, 18 urtetik beherako herritarrek heldu baten baimena izan beharko dute mendi martxa egiteko; azken horiek, gainera, baimen orria sinatuta aurkeztu beharko dute egunean bertan.
Ibilbideari dagokionez, aurreko urteetako «berdintsua» izango dela adierazi dute Anaitasuna mendi bazkunako kideek, baina edizio bakoitzean egin ohi izan duten bezala «aldaketa txiki batzuk» txertatuko dituzte. Beraz, sorpresa puntua ere izango du, ohi bezala, aurtengo Mangaixue edizio berriak.
Bizikletaren inguruko festa handi bat izango da Mangaixue martxa eta aurreko ediziotan bezala, proba amaitzean zozketa ugari egingo dituzte antolatzaileek parte hartzaileen artean. Beraz, lagunartean eta kirola eginez arratsalde ederra igarotzeaz gainera, opariren batekin etxeratzeko tartea ere izango dute proban parte hartzen dutenek.
Gainera, ohiko mendi bizikletarekin edo eBike motako bizikletarekin osatu ahal izango dute ibilbidea.
Proba amaitu ostean, Elkargunean izango dute dutxatzeko aukera VII. Mangaixue martxan parte hartzen dutenek.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Ttakunen Mendiparta 2026, Jesus Larrañagaren omenez larunbat honetan | 0 | 14.17 | 10-09-2026 |
| 2 | Beste eraso bat: sua egin dute kanpoko frontoian eta zorua hondatu dute | 0 | 5.52 | 23-07-2026 |
| 3 | XI. Sagardo txapelketa jokatuko da larunbatean Aizarnazabalen | 0 | 5 | 15-07-2026 |
| 4 | Bi mozio izango dira aztergai aiatzeko udalbatzarrean | 0 | 15 | 25-05-2026 |
| 5 | Baionako Bestak Uztailaren 15etik 19ra : eguerdiko giroa San Andres plazatik | 2 | 6 | 15-07-2026 |
| 6 | Greba doinu artean entzun dira bertsoak Aihotz plazan | 0 | 8.04 | 05-08-2026 |
| 7 | II. Mus txapelketa egingo da ostiral honetan, uztailak 17, Koxka tabernan | 0 | 5 | 16-07-2026 |
| 8 | Oriokok, urteko batzar orokorra ospatuko du astelehenean | 0 | 5 | 11-07-2026 |
| 9 | Osoko bilkura gaur arratsaldean, udaletxean | 0 | 22.5 | 27-07-2026 |