Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Aramaioko Udalak aho batez onartu du abuztuaren 8ko kalteengatik obren zerga salbuestea

Дата публикации: 25-09-2026 08:24:36

Atzo, eguena, egin zuten Aramaion iraileko osoko bilkura eta aho batez onartu zuten abuztuaren 8ko eguraldiak eragindako kalteak konpontzeko obretan Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ez kobratzea. Neurriaren helburua da herritarrek kalteak konpontzeko egin beharreko obrak erraztea, besteak beste, kanaloiak eta luzeroak konpontzeko lanak.

Основное содержимое страницы с новостью.

Asier Agirre alkateak atzoko ohiko osoko bilkuran azaldu zuenez, abuztuaren 8ko gertakaria "ikaragarria" izan zen Aramaiorentzat, eta herritarrak dagoeneko hasi dira neguari begira kalteak konpontzeko lanak prestatzen. Udalak "zergak salbuesteko" duen baliabidea ahalik eta azkarren martxan jartzea nahi izan du, herritarrei dagoeneko egiten ari diren obra-baimenen eskaerei erantzun ahal izateko. Alkatearen arabera, gutxienez zortzi edo hamar eskaera jaso dituzte dagoeneko.

Kalte guztien zenbatekoa oraindik ez dutela kalkulatu azaldu du Agirrek. Bereziki, basoko kalte handiak izango direla aurreikusten du Udalak. "Herri mailan ikusten dena handia izan da", adierazi du, baina mendietan ere kalte handiak izan direla nabarmendu du. Horren ondorioak datozen urteetan ere nabarituko direla ohartarazi du, "mendi-sail handiak hilda" daudelako.

Bestalde, Euskara Plana ere aho batez onartu zuten osoko bilkuran.

Galderak eta eskariak

Galde-eskeen tartean, Aitor Axpe herritarrak liburutegiko langilearen lan-baldintzei buruz hitz egin zuen. Azaldu zuenez, langilea Udaleko langilea denez, eskubide eta betebehar batzuk dagozkio. Axpek adierazi zuen aurretik beste udal batzuetan egindako hiru urteko aldiak aitortu dizkiotela, baina Aramaioko Udalean egindako aldia oraindik ez diotela aitortu, eta, ondorioz, dagokion kopurua ez duela nominan kobratzen.

Horrez gain, langileak egin beharreko lanen deskribapena ere eskatu zuela azaldu zuen. Axperen arabera, horrelako dokumentuek normalean 17-18 orrialde izaten dituzte, baina liburutegiko langilearen kasuan dokumentuak bi orri baino ez ditu.

Azkenik, aparteko ordainketan 257 euro bakarrik jaso dituela ere azaldu zuen.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Materia organikoaren gaineko zikloa etxean ixteko, ikastaroa egin dute09.0324-09-2026
2Aramaioarrek txotx egin dute herriko erlezainen omenez09.0520-09-2026
3Antolakuntza talde berria "oso pozik" agertu da Aitor Arana Mendi Martxak utzitakoarekin013.7820-09-2026
4Aramaioko II. Pala Txapelketarako izen-ematea zabalik dago018.2624-09-2026
5Ur edangarria ondo kudeatzeko deia Udalak, ur-mozketarik ez izateko014.1722-09-2026
6Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
7Sagardoa izan da protagonista asteburuan Elgetan eta Aramaion010.7921-09-2026
8Aramaioar nagusiena, Eustaki Agiriano-Zabala, hil da 102 urte betetzear zegoela015.1623-09-2026
9'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean05.7325-09-2026
10San Martin Pilota Txapelketari ekin diote 167 pilotarik; 29 aramaioarrak dira012.1524-09-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5.69. Источник: goiena.eus.