Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Aramaioar nagusiena, Eustaki Agiriano-Zabala, hil da 102 urte betetzear zegoela

Дата публикации: 23-09-2026 07:30:16

Astelehenean, irailaren 21ean, hil zen aramaioar nagusiena zen Suñako Palazio baserriko Eustaki Agiriano-Zabala. Domekan, irailaren 27an, beteko lituzke 102 urte.

Основное содержимое страницы с новостью.

Aramaion ospatzen duten Jubilatuen Egunean herriko emakume eta gizon nagusienak izan ohi dituzte gogoan, eta egun horren bueltan, hainbatetan jaso ditu oroigarriak hil berri den Eustaki Agiriano-Zabalak, herriko pertsona nagusiena izateagatik.

Iazko irailaren 27an, 101 urte bete zituenean, Udal ordezkarien bisita ere jaso zuen eta familiakoekin batera ospatu zuen eguna. 102 urte betetzear zegoela hil zen astelehenean, irailaren 21ean.

Bizi guztia, jaio zen baserrian

Suña auzoko Palazio baserrian jaio zen. Aita etxekoa eta ama Aretxabaletako Egilor baserrikoa zen. Bost seme-alaba izan zituzten, Eustaki, gazteena. Untzillako eskolara joan zen zazpi urtetatik gerra hasi zen arte, Julia maistra burgostarrarekin. Gerra ostean jarraitu zuen eskolan aldi batean, Mikaela Portilla maistrarekin. Bizi guztia eman du jaio zen baserrian. Aretxabaletako Isurieta auzoko Olabe baserriko Antonio Zubizarretarekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba dituzte. Hori eta antzinako bizimoduko beste hainbat pasarte daude jasota Ahotsak.eus-en.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aramaioko II. Pala Txapelketarako izen-ematea zabalik dago018.2624-09-2026
2Margolariak Oñatiko kaleetan izango dira domekan010.4225-09-2026
3Urriaren 17an egingo dute Debagoieneko bosgarren erreka auzolana07.2322-09-2026
4Aitor Ugarte: "Ilusioz nago munduko kilometro bertikal azkarrena den Suitzako Fully probarako"010.9325-09-2026
5Fallece el trikitilari Tomas Soraluze 'Epelde' a los 81 años0923-08-2026
6Aramaioko Udalak aho batez onartu du abuztuaren 8ko kalteengatik obren zerga salbuestea05.6925-09-2026
7Materia organikoaren gaineko zikloa etxean ixteko, ikastaroa egin dute09.0324-09-2026
8Urteetan eraikitakoa ospatzeko jaia09.3726-09-2026
9Oskarbi taldeak disko berria aurkeztuko du Arantzazun09.4224-09-2026
10Este domingo se conmemora el 90º aniversario de la batalla de Zirardamendi07.5718-09-2026

Классификация: Информация. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 15.16. Источник: goiena.eus.